Izagirrek eta Zalduak Euskal Timber txapelketan ere parte hartu zuten. Izar Berriak txapelketa antolatu dute, aizkolari gazteentzat. Txapelketa horretan bi herritarrek parte hartuko dute: Gurrutxazpiko Jon Zalduak eta Ipeñarrietako Joanes Izagirrek. Beste hiru goierritarrek ere parte hartuko dute: Una Etxeberria ezkiotarrak, Lazkaomendiko Haritz Goenak eta Eneko Esnaolak (Joxe Mari Esnaola aizkolari zegamarraren semeak).
Txapelketa binaka jokatuko dute. Zaldua eta Izagirre elkarrekin arituko dira. Esnaola eta Goena ere elkarrekin arituko dira. Etxeberria Unai Romaironerekin lehiatuko da.
Hiru kanporaketa jokatuko dira eta kanporaketa bakoitzeko bi lehenak finalerdietara pasako dira. Lehen jardunaldia apirilaren 6an jokatuko dute, 13:30ean, Agurainen (Araba). Zalduak eta Izagirrek lehen kanporaketa horretan parte hartuko dute, Kimetz Alzola-Jokin Larrieta eta Oier Mitxelena-Izeta V bikoteekin.
Txapelketa hau Zertzena Herri Kirol Taldeak antolatu du, Rural Kutxaren babesarekin.
