Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Egoitz Mujika masajista urretxuarra, Itzulian Education First taldearekin

Urretxu
2026/04/02
Otamotz

Astelehenean Itzulia hasiko da. Aurten hiru goierritarrek parte hartuko dute: Ion Izagirre ormaiztegiarrak (Cofidis), Alex Aranburu ezkiotarrak (Cofidis) eta Nicolas Alustiza zumarragarrak (Euskaltel-Euskadi). 2026ko Itzulia oso berezia izango da Izagirrerentzat eta Alustizarentzat: Izagirreren azkena izango da eta Alustizaren lehenengoa. 

Alustizarentzat egun bereziak izango dira, «gaztetatik telebistan eta bide bazterrean ikusitako karrera da Itzulia, eta pelikulari buelta eman eta ni izatea errepidean sufritzen dagoena, betiko amets bat» baita. 

Maila oso altua izango dela uste du, eta helburua, «taldeari presentzia ematea da, ihesaldietan eta momentu garrantzitsuetan ahalik eta aurreen egotea» dela dio. «Ea nola joaten den. Gogo eta ilusio handiarekin gaude talde guztia, eta ea Itzuli polita ateratzen zaigun».

Mujika, masajista

Urteroko moduan, zuzendari, mekanikari, masajista eta bestelako prestatzaileen artean ere ez da goierritarrik faltako. Horien artean Egoitz Mujika Education First taldeko masajista urretxuarra egongo da. Bere lehen Itzulia izango da.

Mujikak erdi mailako gradu bat ikasi zuen Urola Garaiko Lanbide Eskolan (UGLE). Ondoren goi mailako elikadura gradua egin du Lleidan (Herrialde Katalanak) eta kirol masajea Bartzelonan (Herrialde Katalanak) ikasi du. 

Urretxuarra ekintzailea eta probatu zalea da eta toki askotan lan egin du. Bere aita kamioilaria izan da eta bere ama sukaldaria (Etxaburu jatetxeko nagusia zen) eta bi lanbide horietan aritu da. Urretxuko Dublin eta Florida tabernak izan zituen.

Kirolzalea denez, nutrizionista eta masajista lanetarako ere prestatu zen. «Probetan parte hartzen nuenean, korrikan edo bizikletan, nutrizionisten eta masajisten laguntza behar nuen. Hori dela eta, ikastea erabaki nuen».

Bizikletan Quebrantahuesos bezalako martxetan parte hartu du eta korrikari dagokionez mendi lasterketetan parte hartu du. Goierriko Bi Handiak eta Ehunmilak, adibidez.

Mikel Mujika Legazpiko txirrindulari ohia bere lehengusua da eta bere eskutik hasi zen masajeak ematen. «Portugaleko talde batean zebilen eta 2023an beraiekin lan egitea eskaini
zidan. Bitan pentsatu gabe joan nintzen. Ondoren, Suitzako Roland emakumezkoen taldean lan egiteko deitu zidaten. Bi denboraldi egin nituen beraiekin. Ondoren, Alemaniako Ceratizit taldetik deitu zidaten. Hor beste bi denboraldi egin ditut. Egun, Education First taldean lan egiten dut».

Lasterketetako lana

Amerikako Estatu Batuetako talde horrek gizonezkoen, emakumezkoen eta gizonezko gazteen taldeak ditu eta hiruetan lan egiten du. Masajeak emateaz gain, beste lan batzuk egiten ditu. «Proba bakoitza baino lau egun lehenago Gironako (Herrialde Katalanak) biltegira joaten gara. Bertan, kamioiak, furgonetak… lasterketarako prestatzen ditugu. Proba egingo den tokira bi egun lehenago iristen gara. Han, autoak garbitu eta prestatzen ditugu, aireportuetara joaten gara txirrindularien bila… Karrera baino egun bat lehenago masajea ematen diegu. Karreran zehar, anoa postuetan bidoiak ematen dizkiegu. Ondoren helmugara joaten gara txirrindulariei itxarotera. Iristen direnean beraien errekuperazioaz arduratzen gara. Lehenbailehen hotelera joaten gara eta han masajea egiten diegu».

Emakumezkoen proba garrantzitsuenetan parte hartu du: Frantziako, Italiako eta Espainiako itzuliak, klasiko ospetsuenak… Gizonezkoen lasterketei dagokionez, iaz Suitzako eta Luxenburgoko itzulietan izan zen eta aurten Italiako Coppi-Bartali itzulian. Lehenengoz gizonezkoen Itzulian parte hartuko du. «Sekulako ilusioa egiten dit. Munduko talde onenek parte hartzen dute eta, gainera, txirrindularien proba kuttunetako bat da».

Oso gustura dago, lan gogorra den arren. «Txirrindularitza gustatu behar zaizu eta abentura zalea izan behar zara. Ordu asko ematen ditugu gidatzen, urtean 180 egun inguru etxetik kanpo… Familia, neska, lagunak… faltan sumatzen dira», amaitu du urretxuarrak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Bi herri Korrikan, bi herri euskararen alde

2026/03/28
Urretxu eta Zumarraga
2

Aldundiak pantaila erraldoia jarriko du Zumarragako plazan, Kopako finala ikusteko

2026/03/31
Zumarraga
3

109 urteko etxearen zaharberritzea

2026/04/01
Urretxu
4

Unax Ormaetxea eta Aetz Lasaren garaipena

2026/03/28
Urretxu,Zumarraga
5

Zirtoaroak taldeak irabazi du Martxoan Bertsoa txapelketa

2026/03/29
Urretxu eta Zumarraga
6

15 zumarragar eraikin eta lokalen garbiketan espezializatutako prestakuntza jasotzen ari dira

2026/03/30
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT