Atzo, Pazko Bigarreneko Jaia ospatu zuten Antion. Urteroko moduan, haurrentzako jolasak, txokolate jana eta herri kirol erakustaldia izan ziren. Herri kirol saioan, Xabier eta Jon Zaldua aita-semeak Julen Aranberri Elorriaga eta Unai Etxeberria Osinalderen aurka aritu ziren. Olaia Esnaolak harriak jaso zituen eta Jabier Aranberri Elorriagak, urteroko moduan, egurra ebaki zuen. Eguraldi ona lagun, jende asko elkartu zen.

