Izar Berriak txapelketa antolatu dute, aizkolari gazteentzat. Txapelketa horretan bi herritar parte hartzen ari dira: Gurrutxazpiko Jon Zalduak eta Ipeñarrietako Joanes Izagirrek.
Hiru kanporaketa jokatuko dira eta kanporaketa bakoitzeko bi lehenak finalerdietara pasako dira. Zalduak eta Izagirrek astelehenean jokatu zuten lehen kanporaketa, Agurainen (Araba). Bigarren postuan sailkatu ziren, Oier Mitxelena eta Jakes Iruretagoiena Izeta Ven atzetik. Kimetz Alzola-Jokin Larrieta bikoteari hamar segundoko aldea atera zioten.

