Hiriburuko saltoki handietako merkealdiaren lehen eguna da. Jendea tropelean sartu da eta istripu bat izan da. Eraikinaren erraietan, segurtasun zaintzaile batek (Apaolaza) negozio gizon bat (Hormaza) galdekatu du, jantzi bat erostera etorri delako eta gertakariekin zerikusia izan duelako. Baina zein dira egitateak zehazki? Eta zer arrisku dakarkie bi pertsona horiei?
Sarreraren prezioa 10 eurokoa da. Gazte Txartela aurkezten dutenek 7 euro ordainduko dute eta 30 urte azpikoek 5 euro bakarrik ordainduko dute 19.45etik aurrera. Sarrerak leihatilan, online eta makinan egongo dira eskuragarri.
