Bonuak gaur jarri dituzte salgai, elkartearen bulegoan
Bi-Tartean merkatari elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu denboraldi berria aurkezteko. Egitasmoak 3, 2, 1 Udaberria! du izena. Duela aste batzuk neguko stock-a kalera atera zuten eta atzo postuak jarri zituzten, erakusketa egingo zuten eta herritarrek Bi-Tartean espazioaz gozatu ahal izan zuten. Denboraldi berriko proposamenak aurkeztu zituzten eta merkatariek zerbitzuak, esperientziak, ideiak, aholkuak… partekatu zituzten horretarako jarriko zen espazioan eta postuetan.
ATA harategia-urdaitegia, Inaxio arropa denda, Itxura edergintza, Julita mertzeria, Loramendi kirolak, Mentxu y Yone haurrentzako arropa denda, Natalietta arropa denda, Otxaran arropa denda, Polita Family Concept Store, Quo edergintza eta Xarmanki edergintza establezimenduek parte hartu zuten.
Bestalde, denboraldi berriko produktuak erosteko erraztasuna izateko, gaurtik maiatzaren 31ra bonuak erabili ahal izango dira: 40 euro balio duen bono sortarekin 50 euroko erosketa egin ahal izango da. Bonuak gaur jarri dira salgai Bi-Tartean elkartearen bulegoan, agortu arte. Bulegoa astelehenean, asteazkenean eta ostiralean 09:00etatik 17:00etara eta asteartean 09:00etatik 19:00etara irekitzen dute.

