Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Lan mundura itzulera

Zumarraga
2026/04/13
Otamotz

Lan mundura itzultzeko zailtasunak dituzten zortzi bizilagunek ikastaroa egin dute Zumarragan. Gaur diplomak jaso dituzte, udal brigadaren biltegian. Ekitaldian Mikel Serrano Zumarragako alkateak, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak eta Arantxa Niño Lanbideko Enplegu eta Formakuntza zuzendariak parte hartu dute. 

Parte hartzaileek bi hilabeteko ikastaroa egin dute eta datozen sei hilabeteetan arlo praktikoa eta teorikoa uztartuko dituzte. Igeltserotza ikasi dute. Proiektu honetan parte hartu duten zortzi bizilagunak Jose Maria Heras, Moises Gorjon, Alfredo Daniel Borja, Iñaki Castillo, Said Kaddari, Ramon Nieto, Jose Eugenio Heras eta Gorka Sanchez dira.

Egitasmo honetan Eusko Jaurlaritzak, Zumarragako Udalak, UGLE eskolak, Uggasa garapen agentziak eta Burdinaren Industriako Langileen Fundazioak parte hartzen dute. Prestakuntza teknikoa, laguntza pertsonalizatua eta ikasitako horretan praktikak egiteko aukera eskaintzen diete parte hartzaileei.

Aurtengoa laugarren edizioa izan da. Edizio bakoitzean zortzi pertsonak hartzen dute parte. Inbertsioari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak, Lanbideren bidez, 510.500 euro bideratu ditu lau urte hauetan. Zumarragako Udalak, berriz, 83.936 euroko ekarpena egin du.

Serranok jaurlaritzari eskerrak eman dizkio. «Egitasmo hau ez litzateke posible izango jaurlaritzaren eta Lanbideren laguntzarik gabe. Proiektu honi esker, lan mundura itzultzeko zailtasunak dituztenek, formazioa jasotzen dute. Lau urte daramatzagu egitasmo horretan. Aurten lorezaintza ikasi dute. Iazko ikastaroan parte hartu zuten lau lagun udal brigadan lan egiten ari dira, errefortzu gisa. Gainera, gainontzeko parte hartzaileak lan poltsa batean daude. Enpresetan erreleboa behar dute eta hau erakusleiho bat da, enpresek beraien berri izan dezan». 

Langabezia

Egitasmoaren garrantzia azpimarratu du. «Langabezia %10,7koa da eta langabetuen bi herenek formazio eskasa dute. Egitasmo hau oso lagungarria zaie. Oso positiboa da, bai parte hartzaileentzat eta bai langile kualifikatuak behar dituzten sektoreentzat. Erreleboa behar da eta zailtasunak dituzte. Hori guztia dela eta, zorionak parte hartzaileei», aipatu du.

Torresek Zumarragako Udalari eskerrak eman dizkio. «Gure sailarekin lan egiten duen udal bat bada, hori Zumarraga da. Horrelako egitasmoei esker, bizilagunei enplegu on bat lortzen laguntzen zaie. Hori dela eta, askotan Zumarraga adibide bezala jartzen dugu».

Ikastaroan parte hartu dutenen ahalegina ere txalotu du. «Esfortzua egin duzue, konpromisoa erakutsi duzue. Horrek lana aurkitzen lagunduko dizue. Hori da, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzaren eta Lanbideren helburua: enpresetan pertsona kualifikatuak behar dira eta egitasmo honen eskutik kualifikazioa lortu duzue. 45 urtetik gorakoek, desgaitasun bat dutenek… lan bat aurkitzeko zailtasunak dituzte eta pertsona horiei laguntzea gure betebeharra da. Zuek lan mundura itzultzea nahi dugu. Une zehat batean lan merkatutik kanporatu zintuzteten eta egitasmo honek itzultzen lagunduko dizue. Langabezian gelditu aurretik zenuten lana baino hobea izatea nahi dugu».

Kualifikazioa geroz eta garrantzitsuagoa dela gehitu du. «Lan merkatua geroz eta exijenteagoa denez, geroz eta prestakuntza hobea behar da. Hori dela eta, formazioa oso garrantzitsua da. Seguru aski, zuetako askok ez zenuten uste hiriguneen mantentze lanetan arituko zinetenik, baina egitasmo honi esker horretan aritu ahal izango zarete. Eta formazioari esker, kalitatezko lanpostu batean. Izan ere, ez dugu edonolako enplegua nahi, kalitatezko enplegua nahi dugu. Jendeari bere bizitza proiektua etxetik gertu eta duintasunez aurrera ateratzen lagunduko dion enplegua. Hori lortzeko, etxebizitza politika ere oso garrantzitsua da. Eta guzti hori lortzeko, instituzioen arteko lankidetza ezinbestekoa da», amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Urretxuko Udalak bi pantaila erraldoi jarriko ditu Gernikako Arbola plazan Kopako finala ikusteko

2026/04/10
Urretxu
2

Jon Zaldua eta Joanes Izagirre aizkolariak Izar Berriak txapelketako finalerdietara sailkatu dira

2026/04/08
Urretxu eta Zumarraga
3

Realak eta Aloña Mendik irabazi dute Iñaki Mendiluzeren omenezko txapelketa

2026/04/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Pilota Egokituaren Gipuzkoako Irekiko finalak jokatuko dira igandean Zumarragan

2026/04/09
Zumarraga
5

Joseba Apaolaza aktore urretxuarra, ostiralean Zelai Arizti aretoan

2026/04/08
Urretxu eta Zumarraga
6

Bi-Tartean elkartearen azoka eta bonuak, udaberriari ongi etorria emateko

2026/04/13
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT