Joanes Izagirrek Urretxun jokatuko den bigarren mailako aizkolari txapelketako kanporaketan parte hartuko du
Igande honetan gizonezkoen bigarren mailako aizkolari txapelketako kanporaketa jokatuko da Urretxun. 12:00etan hasiko da. Eguraldi ona egiten badu, Areizaga-Kalebarren plazan egingo dute. Eguraldi txarra egiten badu, berriz, Ederrena pilotalekuan. Zazpi aizkolarik parte hartuko dute. Horien artean, Joanes Izagirre urretxuarrak eta Unai Etxeberria ezkiotarrak. Kanporaketan parte hartuko duten beste lau aizkolariak Andoni Iruretagoiena, Urtzi Olasagasti, Xabat Olaizola eta Igoin Pikabea dira. Harri erakustaldia ere izango da. Gari Garmendia eta Xabier Aranburu idiazabaldarrek egingo dute.
