Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Minbizia zuen emaztea zaintzeko baimenik ez zuela jaso salatu zuen langilearen aferaz eztabaidatu dute Urretxuko osoko bilkuran

Urretxu
2026/04/30
Otamotz

Gaizka Arakama Urretxuko brigadako langileak udalak ez ziola minbizia zuen bere emaztea zaintzeko 10 eguneko baimen berezia eman salatu zuen komunikabideetan. Arartekoarengana jo zuela, honek arrazoia eman ziola eta udalak ez duela erantzun esan zuen. Atzoko osoko bilkuran, erreguen eta galderen puntuan, EH Bilduk gaia zertan den galdetu zion Jon Luqui alkateari. “Urretxuko Udala da Arartekoaren ebazpen bat bete ez duen bakarra. Ze neurri hartu dira Arartekoari erantzuteko? Ze neurri hartuko dira berriro gerta ez dadin?”, galdetu zuen Jon Altolagirre bozeramaleak.

Luquik Arartekoari eta Arakamari ez erantzutearen arrazoiak eman zituen. “Arartekoak iradokizunak egiten ditu, ez du epaitegi baten ahalmena. Bere emazteak minbizia zuela egunkarien bidez jakin dugu. 10 egunengatik iskanbila hau sortzea arraro samarra da. Gai honek brigadaren antolaketarekin eta erretiroa hartuko duten brigadako langileekin ere lotura du. Brigada buru berria nor izango den esan eta berehala, jarrera aldatu egin zen. Brigada buruaren aginduei zenbaterainoko kusua egiten zaien, ez du kamioia gidatzeko egin beharreko ikastaroa egin nahi izan…”.

Alkatetzan daramatzan urteetan ez duela horrelako arazorik izan gehitu du. “Langile asko egon dira bere egoeran eta ez da arazorik egon. Berak egun asko hartu zituen, baina arrazoitu beharra dago eta kasu horretan ez zuen arrazoitu”.

Ez zaio egokia iruditzen komunikabideetara jotzea eta gaia osoko bilkuran ateratzea. “Komunikabideak eta osoko bilkura erabiltzea… uf! Eskubidea du, baina zenbait gauza ezin ditugu kontatu eta, beraz, desabantaila egoeran gaude. Gai pertsonala da eta hau ez da toki onena gai horri buruz eztabaidatzeko. Ez naiz etorri pailazoarena egitera eta ez diot inori adarra jotzen utziko. Ikusiko dugu nola bukatzen den, baina ez du itxura ona”.

EH Bilduko Julen Azpeitiak Arartekoaren gomendioak garrantzia duela erantzun zion. “Prentsaren bidez izan dugu honen berri. Urretxuko Udala da Arartekoari erantzun ez dion bakarra”. Luquik osoko bilkura ez dela gai hori eztabaidatzeko toki onena errepikatu zuen. “Hau guztia zuri esan nizun. Gaia kaleratu nahi duzue, zarata gehiago egin nahi duzue… Ez dugu irudi ona ematen. Lortu duen gauza bakarra brigadako giroa gaiztotzea izan da. Nork erabiliko du brigadako kamioia? CAP agiria eskuratu beharra du. Hau ez da gaztelekua. Ezin izan dugu gure burua defendatu, gaixotasun bat medio, ezin ditugulako gauza batzuk esan. Populismoa egin nahi al duzue? Kontzientzia oso lasai dut. Berak ikusiko du zertan dabilen. Bera da hemen geldituko dena. Gu ez. Gauza bakarra dut argi: ez dela brigadako burua izango. Langile batek ez dit adarra joko. Gai honek 1.000 ertz ditu eta guztien berri eman dizut. Arartekoari ezin diot guztia esan gai pertsonala direlako. Ezin dut, ezta ere, bajan zenbat egun egon den esan”.

“Langile batek hori egiten duenean, bide guztiak agortu dituelako izango da”, erantzun zion Altolagirrek. “Lan egindako egunak erakutsita dena argituko genuke, baina ezin dut hori egin. Jendeak alkatea gaiztoa dela esango du, baina ez da hala. Langileak ez du gure kode etikoa errespetatu. Arauak daude. Bestela, hau ez da udal bat, gaztelekua baizik”.

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Urretxuko Salto gimnasioak 10. urteurrena ospatuko du igandean

2026/04/25
Urretxu eta Zumarraga
2

Zumarragako adinekoen egoitzako langileak udaletxean itxialdia egiten saiatu dira, baina ez diete utzi

2026/04/29
Zumarraga
3

Salto gimnasioak 10. urteurrena ospatu du

2026/04/26
Urretxu eta Zumarraga
4

Kubaren aldeko bilketa solidarioa egin dute

2026/04/25
Urretxu eta Zumarraga
5

Irrintzi dantza taldearen jaialdi arrakastatsua

2026/04/27
Urretxu eta Zumarraga
6

Xabier eta Jon Zaldua, Stihl Timbersports kanpamentuan

2026/04/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT