Txiribiri elkartekoek taila erakusketa ireki dute Zelai Arizti kultur etxean. Maiatzaren 16ra arte egongo da zabalik: astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era. Erakusketa elkartearen 25. urteurrena ospatzeko egin dute.

