Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

Zumarragako Udalak 80.000 euro banatuko ditu garapen ekonomikoa eta merkataritza sustatzeko

Zumarraga
2026/04/30
Otamotz

Mikel Serrano Zumarragako alkateak ZumarragarEkin programaren aurtengo edizioa aurkeztu du. Aurten ere sei diru laguntza ildo jarriko dituzte martxan, garapen ekonomikoa eta merkataritza bultzatzeko. 80.000 euro banatuko dira guztira.

ZuEkin Berritu programaren helburua enpresen berrikuntza eta modernizazio prozesuak sustatzea da. Alkateak azken urteetan izandako bultzada nabarmendu du, bereziki ehungintza, estetika eta elikaduran. Aurten 10.000 euro banatuko dituzte.

ZuEkin Hazi programaren helburua, berriz, merkataritza establezimenduetan eta lehen sektoreko jardueretan hobekuntzak eta egokitzapen inbertsioak sustatzea da. «Zumarragako saltoki eta negozio txiki askori modernizazioan, egokitzapenean eta hobekuntzan jarraitzeko aukera ematen die. Hala, merkataritza sare modernoago eta lehiakorrago bat dugu». Aurten 10.500 euro banatuko dituzte.

Diru laguntza handiena ZuEkin Eskolara programakoa da. Aurten 50.000 euro banatuko dituzte. Programa horrek eskola adinean dauden haurren familiei laguntzen die. «Laguntza ildo honek familien babesa eta gertuko merkataritzaren dinamizazioa uztartzen ditu. 2018an sortu zenetik, tokiko saltokietan eragin ekonomiko handia izan du, batez ere eskola materialaren eta kirol materialaren erosketan. Laguntza horrek hezkuntzarekiko, aukera berdintasunarekiko eta familien ongizatearekiko konpromisoa erakusten du».

Ekintzaileak

ZuEkin Sortuz laguntzaren helburua, berriz, ekintzailetza eta enplegu sorrera bultzatzea da, tokiko ekonomia «berritzen eta dibertsifikatzen» laguntzen duten jarduera berriak bultzatuz eta aukera berriak sortuz. Aurten 5.000 euro banatuko dituzte.

ZuEkin Merkatari laguntzari dagokionez, merkataritza eta lehen sektoreko ekintzailetza sustatzen ditu, negozio berrien sorrera, belaunaldi erreleboa eta saltoki berrien irekiera babestuz. Aurten 3.000 euro banatuko dira.

Bukatzeko, ZuEkin Berpiztu programaren bidez lokal hutsen dinamizazioa sustatzen da, erabilera berriak eta negozio aukera berriak ahalbidetuz eta herriko merkataritza sarea biziberritzen lagunduz. Aurten 1.500 euro banatuko dira.

Laguntza eskaerak udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dira, laguntza ildo bakoitzean ezarritako epeen barruan. Laguntzak iazko azaroaren 1etik aurtengo urriaren 31ra egindako jardueretarako dira.

2016an martxan jarri zenetik, ZumarragarEkin programak ia 600.000 euro bideratu ditu. «Udalerriaren garapen ekonomikoa sustatzeko laguntza ildo nagusietako bat bihurtu da. Programaren helburua aukerak sortzen jarraitzea da, berrikuntza, merkataritzaren modernizazioa eta gertuko jarduera ekonomikoa sustatuz eta, aldi berean, herriaren sustraiak eta bizitza soziala indartzen lagunduz», amaitu du alkateak

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Urretxuko Salto gimnasioak 10. urteurrena ospatuko du igandean

2026/04/25
Urretxu eta Zumarraga
2

Zumarragako adinekoen egoitzako langileak udaletxean itxialdia egiten saiatu dira, baina ez diete utzi

2026/04/29
Zumarraga
3

Salto gimnasioak 10. urteurrena ospatu du

2026/04/26
Urretxu eta Zumarraga
4

Kubaren aldeko bilketa solidarioa egin dute

2026/04/25
Urretxu eta Zumarraga
5

Irrintzi dantza taldearen jaialdi arrakastatsua

2026/04/27
Urretxu eta Zumarraga
6

Xabier eta Jon Zaldua, Stihl Timbersports kanpamentuan

2026/04/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT