Aner Irizar (Alimco Campagnolo) txirrindulari zumarragarrak Euskadiko txapelketa irabazi zuen atzo (larunbata) Amurrion. Beste hiru txirrindularirekin iritsi zen helmugara eta esprinta irabazi zien. Bellota-Goierri taldeko txirrindulariek ere lasterketa bikaina egin zuten. Aimar Ugarteburu urretxuarra 10. postuan sailkatu zen eta taldekako sailkapenean hirugarren postuan sailkatu ziren.
