Larunbatetik iganderako gauean Zumarragako Galilea tabernan lapurtzera sartu ziren. 5:00ak aldera tabernaren gainean bizi den bizilagun batek Joseba Iturbe tabernako nagusiari deitu zion, zarata handia entzun zuela esanez. Heldu zenerako, Ertzaintza bertan zegoen. Lapurrak makinetara jo zuten zuzenean: lurrera bota zituzten eta horrela irekitzea lortu zuten. Billete guztiak eraman zituzten.
