Bi-Tartean elkartearen aitortza Miren Osinaga, Africa Cuesta, Maribel Guzman eta Sandra Rodriguez merkatariei
Bi-Tartean elkarteak Merkatariaren Eguna ospatu zuen atzo (osteguna). Egunean zehar, merkatari bakoitzak aukeratutako moduan eta festa giroan ospatu zuen bere bezeroekin (zozketak eginez, proposamen berriak aurkeztuz, eskaintza berezi bat eginez…). Arratsaldean merkatariak Urretxuko udaletxeko portaloian elkartu ziren, familia argazkia atera, mokadutxoa egin eta elkarrekin egoteko. Gainera, lau merkatariri aitortza egin zieten: erretiroa hartu duten Miren Osinaga (Diz Diz bitxi-denda), Africa Cuesta (Itxura ile-apaindegia) eta Maribel Guzman (Doss jantzi-denda) eta denda itxi duen Sandra Rodriguezi (Kotoi paper-denda).
Guzmanek ezin izan zuen ekitaldian parte hartu eta duela egun batzuk eman zioten lore sorta.

