Legazpi eta Urretxuko udalek Iruñeko San Fermin jaietara joateko autobusa antolatu dute. Hiru egunetan joango dira.
Uztailaren 6an autobusa 09:00etan irtengo da, Legazpikoa Saturnino Telleria kaleko errotondatik eta Urretxukoa Berriki denda ondoko geralekutik. Biharamuneko 05:00etan itzuliko da Iruñetik, Juan XXIII plazatik.
Uztailaren 10ean eta 11n, autobusa 19:00etan aterako da Legazpitik eta Urretxutik eta biharamuneko 09:00etan itzuliko da Iruñetik.
18 urtetik gorakoak bakarrik joan daitezke eta joan-etorriak 17 euro balio du. Legazpiarrek izen-ematea ireki dute dagoeneko: udaletxean edo udalaren webgunean eman behar da izena. Ekainaren 25a da horretarako azken eguna. Urretxuko Udalak astelehenean emango du izen-ematearen berri.
