Atzo mus txapelketa jokatu zuten Galilea tabernan, Santa Isabel jaien barne. Lehenengoz antolatu dute eta sekulako arrakasta izan da: 71 bikotek parte hartu dute. Errepidearen beste aldean eta Loiolako Iñigo kaleko parkean ere mahaiak jarri behar izan zituzten. Eusebio eta Ekaitz Zabala aita-semeak nagusitu ziren. Bigarren postuan Aitor Maleta eta Raul Garcia sailkatu ziren, hirugarrenean Manex Lazkanoiturburu eta Ander Garcia de Kortazar eta laugarrenean Gorka Gabilondo eta Gaizka Salvador.

