Kuadrillen arteko Grand Prix jokatu da, idiskoekin, La Salle-Legazpiko jolastokian.
Santa Isabel jaietako larunbateko arratsaldean, kuadrillen arteko Grand Prix lehiaketa jokatu da, La Salle-Legazpiko jolastokian, idiskoekin. Giro polita sortu da beste behin ere.
Zortzi talde aritu dira lehian, eta kuadrilla irabazlea, Vodka Juniors izan da. Bigarrena, Eman Eurre eta hirugarrena, Watxiturros.
Lehiaketako partaiderik onenaren saria FP taldeko Martarentzat izan da.


