Bazkarian 320 lagun elkartuko dira
Larunbatean Urola Eskubaloi Klubaren Eguna ospatuko dute, denboraldiari amaiera emateko eta klubeko jokalari, familia, bazkide eta zaleen arteko harremana sustatzeko. Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean jokalarien eta beraien senitartekoen arteko partidak jokatuko dira Ispilla kiroldegian eta La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan. Larunbateko ekitaldi nagusia bazkaria izango da. 320 lagunek eman dute izena. Bazkalostean, 2025-26 denboraldian lortutako txapelketetako garaikurrak jendaurrean aurkeztuko dira. Era berean, talde bakoitzeko jokalari nabarmenenak saria jasoko du. Festari amaiera emateko, gaztetxoentzako jolasak eta dantzaldia izango dira.
