Igandean Zumarragako San Kristobal auzoko jaia ospatuko da. 11:00etan meza izango da eta 12:00etan aizkolarien arteko lehia. Ipiñak eta Goenak, Lasa eta Atinekin neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, pintxo dastaketa egingo dute, trikitilariek girotuta. San Kristobalera joan nahi dutenek autobus zerbitzua izango dute. Autobusa 10:15ean aterako da, Elizkaletik.
