Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Jaiak

Urretxuko jaietan oraingoz bi karroza bakarrik egingo direla ikusita, parte hartzea sustatzeko neurriak hartu dira

Urretxu
2026/07/10
Otamotz

Bi kuadrillek bakarrik azaldu dute Urretxuko Euskal Jaiko desfilean karroza egiteko asmoa. Hori dela eta, aste honetan bilera egin da gaiaren inguruan hausnartzeko. Bertan, 50 lagun inguruk parte hartu dute (udal ordezkariak, eragileak eta herritarrak). Guztiek kezka azaldu dute eta hainbat neurri hartzea adostu dute. Karroza egiten duten laguntzei diru-laguntza handiagoa emango zaie (1.000 euro), kuadrilla bakoitzak herri bazkarirako 10 txartel jasoko ditu eta sariak hobetuko dira. Jon Luqui alkateak eta Beñat Zamalloa teknikariak prentsaurrekoa egin dute gaur horren inguruan.

Urretxuko Udalak Euskal Jaiko desfilean karrozekin parte hartzeko izen-ematearen beherakada nabarmenari erantzuteko asteazkenean egindako parte hartze dinamikatik ateratako proposamen guztiak onartu ditu. Iaz desfilean 14 karrozak parte hartu bazuten ere, aurten bi taldek baino ez zuten izena eman hasierako epean. Jaitsiera horrek “harridura eta kezka” eragin zituen herritarren eta udalaren artean. Egoera aztertzeko eta konponbide partekatu bat bilatzeko, uztailaren 8an lanketa irekia egin zen egungo eta aurreko urteetako karrozeroekin, desfilean parte hartzen duten eragileekin eta gaiarekin lotura duten herritarrekin. Guztira, 50 bat lagunek hartu zuten parte saioan.

Parte-hartzaileek egoeraren diagnostikoa partekatu, izen-ematearen beherakadaren arrazoi nagusiak aztertu eta epe laburrean zein etorkizunera begira hartu beharreko neurriak lehenetsi zituzten. Diagnostikoan nabarmendu zen karroza bat prestatzeak lan eta kostu handia eskatzen duela, orain arteko baliabide ekonomikoak eta pizgarriak mugatuak izan direla eta karrozero izatearen berezitasuna ahultzen ari dela. Era berean, belaunaldi erreleborik eza, boluntariotzaren beherakada, herrigintzaren ahultzea eta aurreko urteetako esperientzia belaunaldi berriei transmititzeko zailtasunak aipatu ziren. Parte hartzaileek aurreko edizioen balorazioa lehenago egitearen eta muntaketa prozesuan laguntza handiagoa eskaintzearen beharra ere azpimarratu zuten.

Urretxuko Udalak lanketa irekian jasotako proposamen guztiak onartu ditu. Ondorioz, honako aldaketa hauek egingo dira:
-Karrozak egiteko materialetarako udal laguntza 1.000 eurora igoko da.
-Karrozero eta eragile talde bakoitzeko hamar lagunen bazkariaren kostua hartuko du bere gain udalak.
-Sariak berrituko dira: lehen saria nekazaritza-turismoko establezimendu batean asteburu bateko egonaldia izango da, eta bigarrena herriko zerbitzuetan erabiltzeko bonuak.

Izen-emate epe berri bat zabalduko da, baldintza eta pizgarri berriak behar bezala azaldu ondoren.

Udala aurreko urteetan karrozero izan diren taldeekin harremanetan jarriko da, parte hartzeko aukera berria aurkezteko.

Hasierako epean izena eman zuten bi karrozek aurrera egiteko asmoa berretsi dute. Desfilean parte hartzen duten gainerako eragileek ere orain arteko ekarpenari eutsiko diote, eta udalak talde guztiekin koordinazioan jarraituko du aurtengo desfilea ahalik eta baldintzarik onenetan antolatzeko.

Udalak azpimarratu du hartutako erabakiak ez direla alde bakarrez ezarri. Neurriak asteazkeneko dinamikan parte hartu zuten 50 bat lagunen esperientzia, iritzi eta proposamenetatik sortu dira. “Parte hartze prozesuak aukera eman du egoera modu irekian eta eraikitzailean aztertzeko, ikuspuntu desberdinak entzuteko, erantzukizunak partekatzeko eta konponbide zehatzak adosteko. Udalak bere egin ditu bertan lehenetsitako proposamenak, karrozeroen lana errazteko, haien ekarpena aitortzeko eta herritar gehiago Euskal Jaiko desfilean parte hartzera animatzeko. Izen-ematearen beherakadak agerian utzi du desfilearen inguruko hausnarketa beharrezkoa dela. Egoerari parte hartzearen bidez erantzun diogu: karrozeroak, eragileak eta herritarrak entzun ditugu, eta haiek proposatutako neurri guztiak onartu ditugu. Orain, baldintza hobeak eskaini eta herritarrak berriro ere Euskal Jaiaren parte aktibo izatera animatu nahi ditugu”, adierazi du Urretxuko Udalak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Eusebio eta Ekaitz Zabala aita-semeek irabazi dute Galilea tabernako mus txapelketa

2026/07/05
Zumarraga
2

Zumarragako bi udaltzain ohi epaituko dituzte, udalaren materiala lapurtzeagatik

2026/07/08
Zumarraga
3

Zumarraga 'El Grand Prix del Verano' saioan, uztailaren 20an

2026/07/08
Zumarraga
4

Kontrolpean dago Deskarga inguruan piztutako sutea

2026/07/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Juan Manuel Ruiz bizkaitarrak irabazi du Zumarragako jaietako xake txapelketa, Julen Albisuaren oroimenezko lehena

2026/07/05
Zumarraga
6

Urretxu eta Zumarraga loreekin apaintzen dituztenei sariak

2026/07/09
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT