Abuztuaren 12an azken hamarkadetako fenomeno astronomiko ikusgarrienetako bat bizitzeko aukera izango dugu: eguzki eklipsea. Zumarragako Udalak milaka betaurreko homologatu banatuko ditu gaurtik aurrera erosketak herriko dendetan egiten dituztenen artean. Gainera, udalekuetako haurrek eklipsearen inguruko ekintza didaktikoa egingo dute eta beraiek ere betaurrekoak jasoko dituzte. Betaurrekoek diseinu esklusiboa dute, Zumarragarekin lotutako irudi eta mezuekin. Eklipseak ezkutatze maila altua izango du gure herrietan eta segurtasunez ikusi ahal izateko betaurreko homologatuak erabili beharko dira.
Zumarragako Udalak eklipsea Antiotik edo Belokitik ikustea gomendatu du, mendebalderantz ikuspegi zabala eskaintzen dutelako.

