AimarZ zumarragarrak BBK Live jaialdian abestu zuen atzo (larunbata). AimarZ ez da horrelako jaialdien jarraitzaile sutsua, baina gustura jaso zuen gonbidapena, noski. Atzoko kontzertua “dibertigarria” izan zela dio.
AimarZk 15 urte besterik ez zituela kaleratu zuen bere lehen abestia, eta hortik aurrera hyperpop‑aren lurraldeak esploratzen hasi zen, begirada pertsonal batekin. 2024an Entzun dezatela sinatu zuen, urteko euskarazko kanta biralena. Youtubeko bideoak ia 100.000 ikustaldi ditu dagoeneko.
