Atzo (larunbata) Urola Eskubaloi Klubaren Eguna ospatu zuten, denboraldiari amaiera emateko eta klubeko jokalari, familia, bazkide eta zaleen arteko harremana sustatzeko. Jokalarien eta senitartekoen arteko partidak jokatu ziren Ispilla kiroldegian eta La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan. Ekitaldi nagusia bazkaria izan zen. 320 lagun inguru elkartu ziren. Bazkalostean, 2025-26 denboraldian lortutako txapelketetako garaikurrak jendaurrean aurkeztu ziren. Era berean, talde bakoitzeko jokalari nabarmenenak saria jaso zuen. Festari amaiera emateko, gaztetxoentzako jolasak eta dantzaldia izan ziren.

