Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea|Kirola

Lore eskaintza egin dio Urola KE-k Antioko Ama Birjinari

Urretxu eta Zumarraga

Kamiseta eta baloia ere eskaini diote. Hitza hartu duten guztiek gai bat izan dute komunean, gauza bera eskatu dute denek: lesiorik ez izatea, osasuna.

2026/09/05
Otamotz

Tradizioa, erlijioa eta kirola batuta, Antioko Ama Birjinari lore eskaintza egin diote gaur eguerdian Urola Kirol Elkarteko emakume eta gizonen futbol taldeek. Urtero denboraldia hasi aurretik egiten du ekitaldi hori klubak.

Lore sorta Ama Birjinaren figuraren oinetan utzi dute aurrena, eta ekitaldiari ekin diote ondoren. Iban Vicente Munilla apaizak denboraldiari aurre egiteko taldearen garrantzia azpimarratu du bere hitzaldian: “Denboraldia ilusioz eta gogoz hasiko duzue, eta emaitzaren gainetik dagoen zerbait badago: ekipoa. Futbolak erakusten digu zerbaitek emaitza bat izateko taldea behar dela. Barkatu akatsak egiten ditugunean. Ekipo batean inor ezin da bakarrik sentitu, eta gauzak espero bezala irteten ez direnean elkarrekin segitu behar da”.

Talde bakoitzeko –neska eta mutilen lehen taldeak– ordezkariek kamiseta eta baloia utzi dute lore sortaren ondoan gero, eta hitza hartu dute. Ekaitz Zabalak eskerrak eman dizkie azken urteetan taldean aritu eta joan den denboraldian kluba utzi dutenei: “Eskerrik asko urte horiengatik, zati garrantzitsua izan zarete sortu dugun guztia sortzen”. Egungo klubeko ordezkariei zein taldekide berriei ongietorria eman die, eta “familia mantentzea” eskatu du.

Leire Alustizak ere eskerrak emateko baliatu du hitzaldia. Aurrena, klubari, “gertutasuna, laguntza eta gogoa” transmititzeagatik. “Oso garrantzitsua delako ez bakarrik taldeko giroa, baizik eta goitik dauden profil horiek gure bidean laguntzea”. Taldeko giroari dagokionez, entrenatzaileari beste urte batez jarraitzea eskertu dio, “oso figura garrantzitsua” izanagatik, eta Legazpitik joandako jokalariei “esfortzu estragatik”. Kadete batzuk ere igo dira lehen taldera, eta animoak eman dizkie: “Denboraldi polita izan daiteke, gogotsu gaude”.

Aitor Irizar nesken entrenatzaileak ere zuzendaritzari eskertu dio nesken futbol egituran pausoak eman izana: “Aurten oso albiste ona izan dugu, nesken koordinatzailea dugu. Urteak daramatzagu egitura hobetzeko eskatzen, eta bide horretan pauso bat da”.

Valen Tena mutilen entrenatzaileak, berriz, klubari emandako konfiantza eskertzeaz gain, futbolaren eta Urolaren balioak nabarmendu ditu hitzaldian. Umetan bizi izandakoa kontatu du balio horiek transmititzeko: “Taldearen parte izatea, baina baita lan egitea, esfortzua, leku bat egiteko talde horretan. Denok nahi genuen kamiseta hori jantzi, leku bat izan, eta horretarako esfortzua zen giltza”.

Felipe Elgarresta presidenteak babesle eta laguntzaileei, jokalari eta entrenatzaileei eskerrak emateko baliatu du ekitaldia, eta laguntzeko prest egongo direla adierazi du: “Denon konpromisorik gabe ezingo zen kluba aurrera eraman”.

Ekitaldia bukatzeko, Mikel Serrano alkateak hitz egin du, eta balioetan jarri du arreta hark ere: “Kirolaren balioak nola uztartzen diren horrelako familia batean. Balio horiek momentu askori aurre egiteko aukera ematen dizute etorkizunean, beste egoera batzuetan”.

Hitza hartu duten guztiek gai bat izan dute komunean, gauza bera eskatu dute denek: lesiorik ez izatea, eta osasuna azken batean.

IMG_0869
IMG_0872
IMG_0875
IMG_0876
IMG_0878
IMG_0880
IMG_0882
IMG_0883
IMG_0884
IMG_0885
IMG_0888
IMG_0891
IMG_0892
IMG_0893
IMG_0896
IMG_0897
IMG_0900
IMG_0901
IMG_0904
IMG_0909
IMG_0911
IMG_0912
IMG_0913
IMG_0914
IMG_0916
IMG_0917
IMG_0918
IMG_0919
IMG_0920
IMG_0921
IMG_0923
IMG_0924

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jose Vicente Lasa artista urretxuarra hil da

2026/09/01
Urretxu
2

Urretxu eta Zumarragako irakurle taldekoei Gabriel Aresti berpiztea bakarrik falta zaie

2026/09/02
Urretxu eta Zumarraga
3

Santa Anastasia jaiak inoiz baino indartsuago hasiko dira

2026/09/01
Urretxu
4

Rosa Maiztegi Markuleta zumarragarrak 102 urte bete ditu

2026/08/31
Zumarraga
5

Javi Alonsok Zarraparrazen kontzertuetan ateratako argazkien erakusketa egingo du

2026/09/03
Zumarraga
6

Las Dos D bikote kubatarra Amalur elkartean

2026/08/31
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT