Atzo, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa aurkeztu zuten Azpeitian. Herriko bertsolari bakar batek parte hartuko du: Amaia Iturriotzek. Bere lehen saioa urriaren 4an izango da, 17:00etan, Tolosako Usabal kiroldegian. Aitor Servier, Eli Pagola, Julio Soto, Jone Uria eta Oihana Bartrarekin abestuko du. Sarrerak erosteko, sakatu hemen.
Txapelketa Hazparnen abiatuko da eta Nafarroa Arenan jantziko diote txapela irabazleari. Hamabost saio izango dira guztira. Lehen fasean zazpi saio izango dira, bakoitza lurralde batean: Hazparne (iralak 19), Altsasu (irailak 26), Lekeitio (irailak 27), Donapaleu (urriak 3), Tolosa (urriak 4), Gotaine-Irabarne (urriak 10) eta Agurain (urriak 11). Fase horretan, 42 bertsolarik kantatuko dute.
Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasako da hurrengo fasera eta puntu gehien batzen dituztenekin osatuko da finalaurrekoetara igaroko den taldea. Lehen fasetik finalaurrekoetara 17 bertsolari sailkatuko dira eta horiei 2022ko sei finalista gehituko zaizkie: Amets Arzallus, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi eta Nerea Ibarzabal. Finalaurrekoak bi itzulitara izango dira. Lehenengo itzulian lau saio izango dira: Larraun-Lekunberri (urriak 24), Eibar (urriak 31), Gernika-Lumo (azaroak 7) eta Miarritze (azaroak 14). Bigarren itzulian, berriz, hiru saio izango dira: Donostian, azaroaren 21an; Gasteizen, azaroaren 28an eta Bilbon, abenduaren 5ean.
Nafarroa Arenako finalean, abenduaren 20an, Maialen Lujanbio txapelduna eta finalaurrekoetako zazpi zazpi onenak arituko dira.
Horra hor txapelketan parte hartuko duten 50 bertsolariak: Agin Laburu Rezola, Aissa Intxausti Aburruza, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Aitor Mendiluze, Aitor Servier Etxexuri, Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Amets Arzallus Antia, Andoni Rekondo Izagirre, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola, Aroa Arrizubieta Barredo, Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Gaztelumendi Arandia, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Eki Mateorena Zozaia, Eli Pagola Apezetxea, Eneko Araiztegi Agirre “Korta”, Eneko Lazkoz Martinez, Eneritz Artetxe Eizagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Gorka Pagonabarraga Agorria, Imanol Uria Albizuri, Iñaki Viñaspre Simón, Iñigo Mantzizidor Larrañaga “Mantxi”, Irantzu Idoate Funosas, Joanes Illarregi Marzol, Jone Uria Albizuri, Julio Soto Ezkurdia, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maialen Lujanbio Zugasti, Maider Arregi Markuleta, Miren Artetxe Sarasola, Nerea Elustondo Plazaola, Nerea Ibarzabal Salegi, Oier Etxeberria Zubimendi, Oihana Bartra Arenas, Oihana Iguaran Barandiaran, Onintza Enbeita Maguregi, Peru Abarrategi Sarrionandia, Saioa Alkaiza Guallar, Sarai Robles Vitas, Sustrai Colina Acordarrementeria, Txaber Altube Sarrionandia, Unai Anda Delika, Unai Mendizabal Jauregi, Xabat Galletebeitia Abaroa eta Xabat Illarregi Marzol.
