Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Iñaki Irigoras urretxuarrak Legutioko eta Azpeitiko artzain txakur lehiaketak irabazi ditu

Urretxu

Larunbatean Gipuzkoako txapelketa jokatuko du Zarautzen

2026/09/11
Otamotz

Iñaki Irigoras urretxuarrak Legutioko eta Azpeitiko arraza libreko artzain txakur lehiaketak irabazi ditu Thor txakurrarekin. Asteburu honetan Gipuzkoako txapelketa jokatuko du, Zarautzen. 

Irigoras betidanik izan da txakur zalea. «Beti izan naiz txakur zalea eta artzain txakur txapelketetara umetatik joan naiz. Halako batean txakurrekin hasi nintzen. Txakur bat ekarri nuen, gero beste bat… Jendeak eskua nuela esaten zidan eta beste batzuen txakurrak prestatzen hasi nintzen, etxerako. Baina motz gelditu zitzaidan. Jendeak txakur onak nituela, lehiaketetan parte hartzeko… esaten zidan, baina ez nintzen ausartzen. Izan ere, jende aurrean aritzea eta etxean aritzea ez da gauza bera. Gainera, txakur guztiek ez dute balio lehiaketetan parte hartzeko».

Aurten probatzea erabaki du. «Txakurrak lan ona egin zuen, baina ez nintzen gustura gelditu. Hori dela eta, hurrengo lehiaketara Thor eramatea erabaki nuen. Dena den, ez nuen ziurtasunik. Izan ere, oso kariñosoa da eta jendearengana joango zen beldur nintzen. Baina hiru proba egin ditu eta bi txapel eskuratu ditu eta Mañarian laugarren postuan gelditu zen».

Bihar, 17:30ean Zarauzko Amalur parkean, Arraza Libreko Artzain Txakurren XXVI. Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko du. «Lehenengo lauak Euskal Herriko txapelketara sailkatuko dira». 

Irigorasek lau txakur ditu. «Egunero beraiekin lan egiten dut, batzuekin gehiago eta besteekin gutxiago. Gogor lan egin behar da txapelketetan lan ona egiteko. Lehiaketetan, segundo bakar batengatik lehen postutik bosgarrenera jaitsi zaitezke. Hori dela eta, txakurrak oso robotizatuta nahi ditut».

Txakur azkarra

Thor oso txakur berezia dela dio. «Fisikoki ez da aparta, ez du kirolari gorputzik, baina buruz oso azkarra da. Oso segurua da eta robotizatuta dut. Aginduak berehala betetzen ditu eta lasaia da». Lau urte ditu. «Heltzen hasita dago. Bi urterekin gazteegiak dira oraindik. Arditan ondo egiten dute, baina burua ez dute bere tokian oraindik. Gehiago kostatzen zaie frenatzea».

Thor Asturiasen (Espainia) jaio zen, baina Kantabriatik (Espainia) ekarri zuen, zortzi hilabete zituenean. «Ikasi gabe etorri zen, baina lan gutxien eman didan txakurra da. Egun, lau border collie eta euskal arrazako bat ditut. Arraza libreko txakurren elkarteko kidea naizenez, ezin dut euskal artzain txakurren txapelketetan parte hartu», azaldu du.

Border colliei irakastea euskal arrazakoei irakastea baino errazagoa da. «Nire euskal artzain txakurrak etxean ondo lan egiten du, baina border collieak askoz ere abilagoak dira. Dena den, horiekin ere borroka latzak izaten ditut. Denak ez dira berdinak. Txakur garestiak dira. 1.000 eurotik behera, ez duzu txakurrik», azaldu du.

Bai txakurrek eta bai artzainek zenbait dohain behar dituzte. «Txakurrek kasu egin behar dute. Lanerako gogoa behar dute. Instintua oso garrantzitsua da. Border collie arrazakoek berezkoa dute: urte asko daramatzate lanean, oso landuta daude. Hori dela eta, ia denek dute afizioa. Oraindik ez dut izan etxerako balio ez duen border collierik. Nagusiak lasaia behar du. Ni urduria naiz, baina Thorrekin oso lasai ibiltzen naiz. Txapelketan lasai ibili behar da, segundo batek ordura arte egindako lan ona pikutara bota baitezake».

Gipuzkoako txapelketan lan ona egitea espero du. «Orain arteko lehiaketetan ez nuen irabaztea espero. Nahiko erraz irabazi ditudanez, Gipuzkoako txapelketan nire helburua Euskal Herrikora sailkatzea da. Horrek hemendik kanpo antolatzen diren lehiaketetako ateak irekitzen dizkizu: Bartzelona, Iparraldea, Amaiur…».

Gazteak lehiaketetan parte hartzera animatu nahi ditu. «Gazteak laguntza eske etorri izan zaizkit, baina denbora asko eskaini behar zaio. Nik ere berehala ikasiko nuela uste nuen, baina ikastaro askotara joan nintzen: Lakuntzan irlandar baten eskutik, Murgian…».

Idiak

Irigoras idi zalea ere bada. Idi pare bat du eta Urretxuko Santa Anastasia jaietako idi proban parte hartuko du. Horretaz gain, Euskal Jaiko ibilaldian aterako da. «Idi gazteak ditut. Urretxun lehiatuko dira lehenengoz. Zazpi urte zain egon ondoren, ea zer egiten duten…».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aintzane Alberdi farmazialari zumarragarrak erretiroa hartu du

2026/09/10
Zumarraga
2

Miren Castillo, Patxi Lazkano, Juanjo Sagastibeltza eta Aitor Mendiarazek irakurriko dute Urretxuko jaietako pregoia

2026/09/08
Urretxu
3

Euskal Jaiko ibilaldiko liburuxka

2026/09/08
Urretxu
4

Larunbatean Eire tabernako mus txapelketa jokatuko da

2026/09/09
Urretxu
5

Iaz jaiotako haurrei ongi etorria egingo die Urretxuko Udalak, Santa Anastasia jaietako txupinazoa bota aurretik

2026/09/07
Urretxu
6

Urretxuko jaietako egitaraua

2026/09/09
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT