Uztaileko osoko bilkuran Maialen Fidalgok (EAJ) Urretxuko zinegotzi kargua utzi zuen. Bere tokia Sabino San Vicentek hartuko du. Zinegotzi karguaren hartzea datorren asteazkeneko osoko bilkuran izango da. San Vicente Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren sailburuordea da.
