Realak Europa Ligako partida jokatu zuen atzo Norvegian, Lillestrom taldearen aurka. Betiko moduan, Urretxu eta Zumarragako Musti Taldeko hainbat kide bertan izan ziren. Gustura itzuliko dira etxera, primeran pasatzeaz gain, Realak 0 eta 6 irabazi baitzuen. Ane Urdangarin zumarragarra bereziki gustura itzuliko da, partidaren amaieran Beñat Turrientes beasaindarrak bere kamiseta oparitu baitzion.

