Errekaleor etxe okupatura irteera
Aupa gazte!
Maiatzaren 1rako prestatu dugu irteera hau. Gasteizko Errekaleor auzoko etxe okupatuaren esperientzia ezagutzeko aukera paregabea izango dugu. Bide batez, bertan lo egitera ere gonbidatzen zaitugu!
Euskal Herrian hainbat eta hainbat adibide utzi dizkigun garapenkerian oinarritutako hirigintza proiektu nardagarri baten ondorioak pairatzen ari den auzoa da Errekaleor. Zein leku hobeagorik hortaz okupazio esperientzia bat sortzeko?
Etorri KUra eta eman izena horman dagoen zerrendan. Koadrila ederra goaz oraingoz, animatu zu ere!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide