Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketako saioa jokatuko da Urretxun. Bertan Urretxu-Zumarragako Si Mimimi Sol taldea eta Lasarte-Oriako BE taldea neurtuko dira. Urretxu-Zumarragako taldea ondorengoek osatzen dute: Gorka Azkarate, Maialen Akizu, Mikel Iturriotz, Uxue Fernandez (bertsolariak), Gorka Ojanguren (ordezkaria), Sara Bidarte (gai-jartzailea) eta Asier Oliveira (epailea).
- Eguna: Otsailak 17, ostirala
- Ordua: 22:30
- Tokia: Urretxuko Gazteleku
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide