
Datorren asteartean
Urretxu eta Zumarragako Euskal Herria Bilduk solasaldia antolatu du, independentzia eta Europaren inguruan, Katalunia, Eskozia eta Euskal Herriko kasuak aztertzeko.
Europako hauteskundeak gertu daude eta aukera on bat da independentzia-prozesu desberdinak ezagutu eta adituen eskutik solasaldi interesgarri bat edukitzeko.
Gai eta galdera hauek landuko ditugu:
- Zer gertatzen ari da Eskozian eta Katalunian? Zeintzuk dira gakoak?
- Zer dute komunean Katalunia eta Eskoziako independentzia-prozesuek?
- Eskozia eta Kataluniarekin zein aukera irekitzen zaizkio Euskal Herriari?
- Zeintzuk behar luke hurrengo urratsak?
- Nola bultzatu dezakegu gure herrietan?
Horretarako bi aditu ekarriko ditugu,
Txente Rekondo eta Jule Goikoetxea:
- Txente Rekondo nazioarteko gaietan aditua da eta naziorik gabeko estatuen independentzia-prozesuak oso gertutik ezagutzen ditu. Hainbat hedabideetan kolaboratzen du eta izen handia du nazioarteko gaietan.
- Jule Goikoetxea Euskal Herriko eta Cambridgeko Unibertsitateetan ikasi zuen filosofia, kazetaritza eta zientzia politikoak. Filosofian doktorea da eta azken hamar urteetan ikertzaile moduan aritu da Edinburgon, Cambridgen eta Kanadan (Ontario). Gaur egun
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide