Abenduaren 13an, Santa Lutzi eguneko azoka egingo dute Urretxuko eta Zumarragako kaleetan, egun osoko egitarauarekin:
- 08:00-14:00: Abere feria eta sariketa, Urdaneta kalean.
- 08:00-14:00: Nekazaritzako tresnen feria, La Salle ikastetxeko patioan.
- Goizean zehar: Musikariak kalejiran.
- 09:00: Santa Lutzi eguneko argazki rallya.
- 09:00-14:00. Azoka bereziak Euskadi plazan eta Gernikako Arbola plazan.
- 09:00-14:00. Eskulan erakusketa eta salmenta, Iparragirre kalean, Euskadi plazan eta Zelai Arizti pilotalekuan.
- 09:00-16:00. Arabar Errioxako 28. Ardo Azoka, Iparragirre plazan.
- 11:00-14:00. Zaldiz paseoak, Zelai Arizti parkean.
- 12:30. Herri kirol jaialdia, Ederrena pilotalekuan.
- 13:30. Artzain txakurren erakustaldia, Zubimusu plazan.
- 13:30. Sari banaketa, Areizaga-Kalebarren plazan.
- 17:30. Profesionalen arteko pilota partidak, Ederrena pilotalekuan.
- 18:00. Idi probak Euskadi plazan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide