- Zuzendaria: Xavier Dolan.
- Gidoilaria: Xavier Dolan.
- Antzezleak: Antoine-Olivier Pilon, Anne Dorval, Suzanne Clément, Alexandre Goyette, Patrick Huard.
- Musika: Eduardo Noya.
- Herrialdea: Kanada.
- Iraupena: 139 min.
- Urtea: 2014
Fikziozko etorkizuneko Kanadan kokatzen da filma, etorkizun horretan gurasoek aukera dute euren seme-alabak erakunde publikoen esku uzteko haien ardura eta zaintza egokirako gai ez direla uste badute. Kanporantz aurpegi ona erakusten duen baina barruan arazo franko dituen auzo txukun batean, Diane ama alargunaren bizitza kontatzen zaigu, krisialdi ekonomikoan murgilduta egon arren, bere semearen heziketari uko egin ez diona. Steve heztea ez da lan erreza Dianerentzat, nerabezaroan dago eta gainera hiperaktibitate eta arreta defizita (TDAH) du diagnostikatua. Bien arteko erlazioa aldatuko duen hirugarren pertsona bat agertuko da ordea, Kyla bizilaguna. Kyla irakaslea da, baina iraganean jasandako esperientzia traumatiko batek hitz gutxiko pertsona bihurtu du. Hiruen arteko biziraupen istorio bat ikusiko dugu hortik aurrera, batak besteari eusten diona, hondoratu baino lehen elkar salbatzeko azken aukera balira bezala.
Xavier Dolan zuzendari kanadarrak 25 urte ditu eta sinesten zaila badirudi ere,
Mommy bere bostgarren filma da,
Yo maté a mi madre (2009),
Los amores imaginarios (2010),
Laurence anyways (2012) eta
Tom à la ferme (2013) izan dira aurrez zuzendu dituen filmak. Bere filmetako ezaugarri dira arriskua, ausardia, musika eta estetika zainduak eta zuzentzeaz gain, gidoilari, produktore eta antzezle gisa aritu da bere filmetan.