

Zuzendaria: Felix Herngren.
Gidoilariak: Felix Herngren eta Hans Ingemansson; Jonas Jonassonen eleberrian oinarrituz.
Antzezleak: Robert Gustafsson, Iwar Wiklander, David Wiberg, Mia Skäringer, Jens Hultén, Bianca Cruzeiro, Alan Ford.
Herrialdea: Suedia.
Urtea: 2013
Iraupena: 114 min.
Allan Karlsson, ehun urte bete berri dituen agureak, bere traje onena eta etxeko zapatilak soinean dituela, zahar-etxetik ihes egiten du herriko kazetariak eta alkatea bera bertan direla. Bizitzaz gozatzeari uzteko prest ez dagoela argi du eta nora joan ez dakiela egon arren, abentura bila aurrera ekingo dio. Bere bizitza luzean zehar hainbat abentura eta pasadizo pasatakoa da: Franco, Churchill edo Stalin bezalako pertsonaiekin topo egindakoa da, lagun bitxiak izan ditu, Mao Tse Tungen emaztea kasu, arrisku handiko lanbideak izandakoa da, CIAko agente eta Oppenheimer zientzialariaren laguntzaile izan zen bonba atomikoaren diseinuan. Filma Felix Herngren zuzendari ezezagunarena eta argumentua irakurrita nabaria da komedia baten aurrean gaudela, ukitu beltz, ero eta absurdoz zipriztindua, hitz bitan laburtzearren komedia arin, fresko eta surrealista bat. Filma Jonas Jonasson idazlearen izen bereko eleberri arrakastatsuaren moldapen bat da.