Butak21 Zineklubaren 26. zikloaren barruan, Nebraska filma eskainiko dute, urriaren 10ean.
Saio guztiak, 22:15ean izango dira, Zelai Ariztin.
Izenburua: Nebraska.
Jatorria: AEB, 2013
Zuzendaria: Alexander Payne
Aktoreak: Bruce Dern, Will Forte, June Squibb.
Sinopsia: Zahartzaroaren irudikapen sinesgarri bezain tristea da Nebraska. Woody Grant (Bruce Dern), dementziak eta alkoholak jotako agurea da. Dirudun bihurtuko duen ustezko sari baten atzetik, bidaia luze bat egiteko tematuta dago gizona, iruzur baten biktima izan dela konturatu gabe. Bere erabakiak ulertu ez arren, semea errukitu eta laguntzeko prest agertzen da.
Istorio arrunt bat hartu eta bertatik film bikain bat sortzea, hori da Alexander Payne zuzendariak berriro lortzen duena, sortzaile talentuduna dela erakutsiz. Egunerokoa ikusi eta bizi dezakegun kontakizun bat aurkezten du filmak, ikusleagan sentipen ezberdinak sorrarazten dituena, goibeletik barrera. Komedia, drama edo dena delakoa, filma ederra eta sinesgarria da.
Zahartzaroaren irudikapen sinesgarri bezain tristea erakusten du pelikulak, buruko gaixotasunak ondorio latzak dituen garai bat. Bruce Dernen antzezpen bikainaren eskutik, halako gaixotasun batek hainbeste jenderen bizitza nola baldintzatzen ikusi dezakegu. Kasu honetan Woody agurea bidai luze bat egiteko tematuta dago, dirudun bihurtuko duen sari baten irabazle izan dela dioen gutun bat jaso duelako. Ez da jabetu iruzur baten biktima dela ordea. Saria jasotzeko ehunka kilometro egin behar dituen arren, joateko erabakia argi du, baita oinez eta bakarrik egin behar baditu ere. Ingurukoen etsipena areagotzeko, dirua, erabili ezingo lituzkeen gauzetan xahutzeko asmoa du. Hau horrela izanda ere, bere semea hartaz errukitu eta laguntzeko prest agertzen da.
Bidai bat, paisaiak, zuri-beltzeko argazkia, hizketaldi urri eta batzuetan komikoez baliatuta zuzendariak emaitza bikaina lortzen du. Naturala, ironikoa, melankolikoa, hausnarkorra, benetakoa, komikoa, xamurra eta ederra hori guztia da Nebraska.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.