Herriko elkarteak Urretxuko jaien arima dira. Beraiek arduratzen dira, udalaren laguntzarekin, jaietako ekitaldi nagusiak antolatzeaz. Hala, urtero jaien aurkezpen ekitaldian parte hartzen dute. Asteartean hainbat elkartetako kideek, Jon Luqui alkateak lagundurik, jaietako ekitaldien berri eman zuten.
Urtarrilaren 5eko desfilean, tokia gordeko zaie mugikortasun murriztua dutenei edota neurodibergenteak direnei