Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka

Fracking gabeko udalerria gara!

2015/11/13
Frackinga urrutian ematen den jarduera dela iruditu arren, Zumarragako udalerria gasa dagoen ikertzeko eta emate tramitean dauden baimenen lurraldean dago (Sustraia eta Landarre izenekoak). Orain arte teknika hauek erabili diren zonaldeetan hainbat arazo sortu dira, edateko uraren kaltea, airearen kutsadura, mugimendu sismikoen agerpena eta putzuen inguruan bizi diren biztanleengan osasun arazoak sortuz. Horregatik, urriko plenoan frackingaren aurkako mozio bat aurkeztu genuen Irabazi eta PSErekin batera. Mozioan Hidrocarburos de Euskadi enpresa publikoak edo beste edozeinek eskatu dituen esplorazio eta ustiaketa baimenak bertan behera uztea eskatzen da. Udalak frackingaren aurkako jarrera aktiboa azaltzea, Zumarraga Fracking gabeko Udalerri izendatzea eta frackingak dituen ondorio lazgarriak herritarrei jakinaraztea ere eskatzen da. Mozioa aurrera atera zen eta EAJko zinegotziak ere mozioaren alde agertu ziren. Hala ere, euren jarrera frackingaren esplorazioaren aldekoa dela adierazi zuen EAJko bozeramaileak; kontraesan izugarria, izan ere, mozioaren lehen puntuan justu kontrakoa esaten da: esplorazioak bertan behera uztea, alegia. Hori gutxi ez balitz, frackingetik eratorri daitekeen gasa kontutan hartu beharreko energia iturria dela esan zuten. Baiezkoa bozkatu eta kontrakoa aldarrikatu. Gure ustez frackingaren aurkako afera ezin da ingurumenean sortzen dituen kalteen eztabaidan soilik geratu. Orain arte oligopolio energetikoaren esku bizi izan gara. Euskal Herriak duen menpekotasun energetikoa ia erabatekoa da, beraz energia burujabetza handitzea ezinbestekoa dugu. Ezinbestekotzat jotzen dugu jasangarriak, gertutasun printzipioan oinarrituak eta berriztagarriak diren energia produkziorako proiektuak martxan jartzea. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari eskatu nahi diogu apustu garbia egin dezala agortuko ez diren eta karbonoan oinarrituta ez dauden energien alde, Frackinga bultzatzen duten enpresei diru laguntzak moztuz. Gogoratu beharra dago Herri Ekimen Legegile batek bultzatuta ekainean Eusko Legebiltzarrak haustura hidraulikoaren teknika erabiltzea debekatzen duen legea onartu zuela (EH Bildu, PSE-EE eta PPren aldeko botoekin eta EAJ eta UPyDren abstentzioarekin). Bestalde, Zumarragan bezala, Euskal Herriko ehunka udaletan frackingaren aurkako mozioak aurkeztu dira eta milaka aurkako ekintza egin. Argi geratu da Euskal Herriko gizarteak ez duela frackingik nahi. Beraz, ez dezala inork gutxi batzuen interesa herritarren nahiaren gainetik jarri, eta hemen erabaki dena ez dezatela Madrilen aldatu. Euskal Herritarrok arlo guztietan dugun erabakitzeko eskubidea ezin da gai bakoitzean alderdi batek duen interesaren arabera ezbaian jarri. –Inma Albisua Irureta eta Pablo Irizar Askasibar, Zumarragako EH Bilduren Udalgintza Taldearen izenean.

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT