Azken aldi honetan kongresuak onartu eta martxan jarri izan dituen Kode Penal (KP) berria eta epaimahaiaren legea ezarriz, legegintza kamerak Legedi Penala eguneratu eta gizartera gerturatu nahi izan du. Hau ez da harritzekoa, aurreko KPa 1848. urtekoa zela kontutan hartzen badugu; orain arte egindako erreformak partzialak izan dira.
KP berrian delitu berriak jasa dira, eraso sexuala, arrazakeria eta manipulazio genetikoa esate baterako. Bestetik, Nazio Batuen eta beste erakunde batzuen gomendioak direla eta, zigorrak oro har murriztuak izan dira.
Halere KP honek badu zenbait akats edo hutsune. Bi aipatzekotan, hauek kontutan hartuko genituzke:
– Euskal Herrian, gazteria mailan hain garrantzitsua den intsumisioa delitu mantentzea. Estatistikoki, erabaki pertsonal hori delitu gisa ez dela ikusten argi dago (ikus, Objetores, insumisos: La juventud vasca ante la mili y el ejército, 166. orr.). Ondorioz, KP batek gizarteak delitutzat hartzen dituen ekintzak zehaztu behar ditu, hau da, gizarteak delitu gisa kontutan hartzen dituen ekintzak KPean islatu, eta ez alderantziz.
– Delitugileen bergizarteratzea lortzeko bide berriak bideratzen ari dira (asteburuko atsedenaldiak … ) baina oraindik ez da inon zehaztu hau praktikan nola beteko den.
Beraz eta laburtuz, KP hau aurrekoa baina hobea da, baina era berean, hobe daiteke. Dena dela, zoritxarrez gizartea beti legegintza kamara baino azkarrago doa.
Pablo Berrio-Otxoa Garcia
Asier Santillan Luzuriaga