Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka

Zumarragako EH Bilduk hondakinen kudeaketari buruz

2013/11/29
Zumarragako EH Bilduk Mikel Serrano alkateak eta Denis Itxaso Gipuzkoako PSE-EEko ingurumen idazkariak aste honetan hondakinen kudeaketari buruz egindako adierazpenei erantzun die   Aurreko asteazkenean, hilak 27, Mikel Serrano alkateak eta PSE-EEko Ingurumen arloko arduradun politiko Denis Itxasok salatu zuten erraustegia gelditzeak zumarragarroi 145.000 euro kostatuko zaigula. Baina ez da egin zuten adierazpen bakarra, izan ere, horrelakoak ere irakurri ditugu: “Zumarragan, printzipioz, zaborra ez da arazoa”. PSE-EEko Udal eta herrialdeko arduradun politikoen hain adierazpen demagogiko eta oportunisten aurrean, Zumarragako EH Bildutik honako gogoeta plazaratu nahi dugu:
  • Harrigarria da oso, orain arte sekula erraustegiaren kostuaren berri eman ez digutenak, kalkulagailua eskuan dutela azaltzea. Itxaso eta Serranoren esanetan, erraustegia egiteko obra gelditzeak 13 milioi euroko kostua izango du (zehazte aldera, benetan 8 dira eta ez 13 kostatuko zaiguna), baina esaten ez dutena da erraustegia egiteko kostua 500 milioikoa zela. Atera dezatela kalkulagailu sozialista eta ea ze alde dagoen Itxasok aipatutako 13tik 500era.
  • Mikel Serranoren eta Denis Itxasoren hitzetan, erraustegia gelditzeak 145.000 euroko kostua izango du Zumarragarentzat. Kalkulagailu sozialista berbera erabiliz, erraustegia egiteak 9 milioi euroko kostua izango zuen Zumarragarentzat. Atera dezatela kalkulagailu sozialista eta kalkula dezatela 145.000 euro eta 9 milioi euroren arteko aldea.
  • Ezkutatu duten beste gauza bat da erraustegia egin behar zuten enpresei ordaindu beharreko kalte-ordaina foru eta herri hauteskunde bezperetan EAJ-PNVk sinatutako kontratuaren ondorioa dela. Portzierto, kontratu-sinatzea ospatzeko diru-publikotik ordaindutako 2.860 euroko bazkari xumea egin zuten. Atera kalkulagailua.
  • Erraustegia egin izan balitz, Gipuzkoa eta Zumarraga hipotekatzea ekarriko zuen. Are gehiago Gipuzkoan birziklatze-tasak dezente gora egin duenean, erraustegiak ez baitzuen nahikoa materiarik izango errentagarri izateko.
Erraustegia gelditzeko arrazoiak ugariak dira: ingurumenekoak, ekonomikoak, osasunari lotutakoak. Baina bada pisuzko arrazoi bat: EH Bilduk agindutakoa bete du, emandako hitza bete du. Erraustegia gelditzea eta hondakinen kudeaketan beste politika bat abian jartzea oso ardatz garrantzitsua zen EH Bildurentzat. EH Bilduk emandako hitza bete du eta erraustegia gelditu egin du. Amaitzeko, Denos Itxaso jaunak hitzetik hortzera esan zuen: “Zumarragan, printzipioz, zaborra ez da arazoa”.
  • Denis Itxaso jaunak ba al daki Zumarragako familia kopuru erdiak baino gehiagok ez duela 5. edukiontzia irekitzeko giltzarik jaso oraindik?
  • Denis Itxaso jaunak ba al daki Zumarragako birziklatze-tasa %40koa dela, beste zenbait herritakoa %80 den bitartean?
  • Zilegi al da birziklatu daitekeen erdia baino gutxiago birziklatzen dugun herriok %80 birziklatzen dutenei erraustegia inposatzea?
  • Denis Itxaso jaunak ba al daki Zumarragako Udalak birziklatze-tasaren inguruko helburu neurgarririk ez duela ezarrita? Eta badaki Denisek neurtu ez daitekeena ez dagoela hobetzerik?
  • Denis Itxaso jaunak ba al daki Zumarragako azokako hondakinak berezita jasotzeko eskaera mila aldiz egin badugu ere, Zumarragako Udalak ez duela urrats txikiena ere eman hori horrela izan dadin?
Ez birziklatzeko eskubidea birziklatzeko betebeharraren gainetik jarri behar al da? Birziklatu, berrerabili eta jarduera ekonomikoa sor ditzaketen baliabideak erretzea ez da herri moderno baten eredu, are gutxiago “herri jasangarri” batena. Bizilagunok gure aldetik pittin bat jarrita eta kudeaketa publiko on batez lagundurik emaitzak erabat bestelakoak izango dira seguruenik. Hondakinak zabortzat jotzeari utzi behar diogu, baliabidetzat hartu behar ditugu hondakinok. Hondakinon birziklatzeak lanpostuak sortzen ditu, gasak atmosferatzea gutxitzen du eta ingurumenaren gaineko eragina gutxitzeaz gain, bertako ekonomia sustatzen du, hain beharrezkoa dena ekologikoki eta ekonomikoki jasangarria izango den etorkizuna bermatzeko. Nola lortu zumarragar guztiok 5. edukiontzia erabiltzea? Jarriko al dugu helburutzat 2014ko maiatzerako %60 birziklatzea? Zumarragako EH Bilduk 2014ko abenduan Zumarragan birziklatze-tasa %60ra irits dadin lan egiteko konpromisoa hartzen du.

Zumarragako EH Bildu

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT