Larunbatean Urretxuko Motz tabernaren agur festa egingo dute. Bazkaria antolatu dute Goierri elkartean eta ondoren Eh, Mertxe! eta The Hot Dogs! taldeek gaztetxean joko dute.
Urola Garaiko 19 enpresa dira guztira Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren aitortza jasota dutenak. Urola Garaia Turismoak Helmuga Turistiko Adimenduna HTA eredura atxikita egoteagatik ere aitortza jaso du.
Aritz Egeak mendi lasterketetan lehiatzeari utzi dio, beste kirol batzuk ere egiteko. Apirilean bi txirrindularitza proba entzutetsutan parte hartu du: Flandriako Tourrean eta Paris-Roubaixen.