Azokan egindako erosketen ticketa izen bereko aplikaziora igota, hainbat sari irabazteko aukera izango dute erosleek.
Udalak eskaintzen ditu, eta unibertsitatez kanpoko prestakuntza ekintzen kostua osorik edo partzialki estaltzen dute. Lan egoera hobetu nahi dutenentzat ere badira. Urriaren 31ra arte eskatu daitezke.
Industria hondakinak birziklatzeko lantegia jarriko dute martxan Urretxuko pabiloi horretan.
Gotzon Aranburuk bideoan grabatu zuen duela 21 urte egindako ezpata-dantza.
Abuztuak 15, Andra Mar da gaur, zumarragarren zaindariaren eguna eta ezpata-dantza parrokian eta plazan egiteko eguna. Ohitura bete dute beste behin Irrintziko dantzariek eta Antxinako Ama bandako txistulariek. Plazan, itzalean egin dute dantza.
Bihar ospatuko da, eta ohiturari jarraituz, Irrintzi taldeak ezpata-dantza egingo du parrokian 11:00etako meza aurretik, eta gero aurreskua plazan, Antxinako Ama txistularien laguntzarekin.
Gaurko iragarpenen arabera, tenperaturak baxuagoak izango dira, eta arratsaldean zaparrada trumoitsuak egin ditzake.