
Datorren otsailaren 16an emango zaio hasiera Goñiren omenezko torneoari. Aurten ere, afizionatuetan puntan dabiltzanak izango dira torneo honetan jokatzeko aukera izango dutenak, hortik bere garrantzia.
Partidak asteartero jokatuko dira Zumarragako Beloki pilotalekuan arratsaldeko 18:30etik aurrera. Finala, martxoaren 30ean jokatuko da Belokin bertan.