Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Aldundiak bizilagunak mundu digitalerako prestatuko ditu

Aldundiak bizilagunak mundu digitalerako prestatuko ditu
maiatza 03
12:00 2019

Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen zerbitzuak Kultura Digitalaren inguruko asteak martxan jarri ditu, Kode Eskola enpresarekin batera, herritarrak mundu digitalerako prestatzeko. Autobus batek Gipuzkoako hainbat herri bisitatu ditu eta atzotik Zumarragan dago. Bihartik hilaren 8ra bitartean ikastaroak emango dituzte bertan.

Fernando San Martin aldundiko Garapenerako Lankidetzako zuzendariak, Kode Eskola enpresako Nerea Atxegak eta Mikel Serrano alkateak prentsaurrekoa eman zuten atzo egitasmoa aurkezteko.

San Martinek helburuetako bat gazteak heztea eta Internetek dituen arriskuak ezagutzera ematea dela aipatu zuen. «Teknologia berriak gure bizitzeko, lan egiteko eta harremanak izateko modua aldatzen ari dira. Egoera honen aurrean, umeek, nerabeek eta gazteek ez dute esperientziarik edo erreferentziarik planteatzen zaizkien erronkei aurre egiteko».

Autobusa eta karpa

Autobusean eta karpan herritarrei mundu digitalean ondo moldatzeko irizpideak eskainiko zaizkie. «Helburua sareen erabilera kritiko eta kontzientea sustatzea, bretxa sozialarekin amaitzea eta ziberbullying-ari aurre egiteko tresnak ematea da».

Irizar enpresak utzitako autobusean, programazio tailerrak emango zaizkie ikastetxeetako ikasleei. Bideo-jokoak eta webguneak sortzen ikasiko dute. Herriko elkarteek eta jubilatuek ere ikastaroak egingo dituzte. Gainera, ondoko karpan aldundiak zibersegurtasuna lantzeko prestatu duen material didaktikoa zabalduko da.

Autobuseko ikastaroetan ikasleek eta izena eman duten elkarteek parte hartuko dute eta karpako informazio gunea, berriz, herritar guztiei zabalik egongo da. 09:00etatik 20:00etara egongo dira bertan. Egun bakoitzaren amaieran, 20:00etan, 8 GBko hiru pendrive zozkatuko dituzte parte hartzen duten pertsonen artean.

Bestalde, aldundiak kulturadigitala.eus webgunea prestatu du. Bertan, erabilera arduratsua sustatzeko materiala aurki daiteke. «Herritarrak teknologia ahalik eta modu egokienean erabiltzeko trebatu nahi dugu. Izan ere, historian zehar teknologia modu negatiboan zein positiboan erabili da», azaldu zuen San Martinek.

Autobusa eta karpa Zarautz, Elgoibar, Lasarte eta Azpeitian egon da dagoeneko. Zumarragatik Bergarara joango dira.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

2 + 7 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]