Neskek 2015ean egin zuten lehenengoz ezpata dantza. Dantzarien jantzia berritu zuten, denentzat egokia izan zedin.
Zumarragako jaietako egun handia da gaur, Santa Isabel, eta erromeria giro bete-betean ari dira ospatzen eliza inguruan. Irrintzikoek ohiko ezpata-dantza egin dute, eta kuadrillez eta familiez bete dira inguruko mahaiak, bazkarirako. Jaitsierarekin amaituko da goiko festa.