Getaria-Zarautz proban parte hartu zuten herritarretako batzuk Igande goizean Getaria-Zarautz itsas zeharkaldiaren 54. edizioa egin zuten. Parte hartzaileen artean, urretxuarrak eta zumarragarrak ere izan ziren. Herritar onenak Iker Garmendia Santa Cruz eta Alice Mazzetti urretxuarrak izan dira. Gizonezkoen artean, Garmendiak 45 minutu eta 43 segundo behar izan ditu 2.850 metroak osatzeko eta 201. postuan sailkatu da. Emakumezkoen artean, Mazzetik 48 minutu eta 48 segundo behar izan ditu eta 106. postuan sailkatu da.
Horra hor herritar guztien denborak eta sailkapenak.

