Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Jaiak

Euskal Jaiko bazkarirako izen ematea uztailaren 21 eta 22an izango da, Urretxuko Udalaren webgunean

Urretxu
2026/07/17
Otamotz

Urretxuko Santa Anastasia festetako Euskal Jaiko bazkarirako izen-ematea uztailaren 21 eta 22an (datorren asteartean eta asteazkenean) izango da zabalik, Urretxuko Udalaren webgunean. Izena eman nahi dutenek bi egun izango dituzte izen-ematea lasai eta erraz egiteko. Horra hor beharrezko argibide guztiak.

Non eman ahalko da izena?
Urretxuko Udalaren webgunean (www.urretxu.eus), sartu ahala argi ikusiko duzu izena emateko lotura.
Noiz eman ahalko dut izena?
Uztailaren 21eko 10:00etatik uztailaren 22ko 23:00etara.
Lehenago izena emanez gero, lehentasunen bat izango dut?
Ez, izen-ematearen ordenak ez du inolako lehentasunik ematen.
Zer egingo da 1.500 lagun baino gehiagok izena ematen badute?
Izen-emate guztien artean zozketa egingo da.
Nola egingo da zozketa hori?
Ausaz zenbaki bat aterako da, eta zenbaki horretatik aurrera hasiko dira lekuak betetzen.
Nola jakingo dut, behin izena emanda, lekurik izango dudan?
Uztailaren 23an, posta elektroniko bidez jakinaraziko zaizu lekua egokitu zaizun.
Non izango dira bazkariak?
Ederrena pilotalekuan, Aldiri kiroldegian eta, beharrik balitz, Gainzuriko estalpean.
Nork zerbitzatuko ditu menuak?
Sarayola eta Divinus catering enpresek.
Zein izango dira menuak?
Ederrena pilotalekuan (Sarayola):
Helduen menua: errusiar entsalada; arrainez betetako piperrak; txanpinoi eta urdaiazpiko kazolatxoa; saiheski errea; goxua; ura, ardoa, sagardoa, kafea eta kopa.
Haurren menua: patea; makarroiak; oilasko errea; Danonino; ura eta freskagarriak.
Aldiri kiroldegian eta Gainzuriko aterpean (Divinus):
Helduen menua: errusiar entsalada ganbekin; Nafarroako zainzuriak ozpin-olio saltsarekin; etxeko itsaski-krema ganba salteatuekin; txahal-gisatua patata torneatuekin; moka-tarta kafe-kremarekin; ura, ardo beltza eta gorria, sagardoa, cava, kafea eta kopa.
Haurren menua: pasta tomatearekin; oilasko errea patata frijituekin; txokolatezko natillak; ura.
Zenbat balio du menu bakoitzak?
Helduen menuak, 30 euro; haurren menuak, 15.
Non bazkaldu aukeratu al dezaket?
Ez, zozketa bidez esleituko dira lekuak.
Nola egingo da zozketa hori?
Kasu honetan ere zenbaki bat aterako da, eta zenbaki horretatik aurrera lekuak betetzen joango dira, Ederrena pilotalekutik hasita.
Lagun talde baten ala pertsona bat baino gehiagoren izenean eman dezaket izena?
Bai, batera esertzeko, batera eman behar da izena. Galdetegiak horretarako aukera ematen du.
Lagun talde ala pertsona bat baino gehiago denean, nork bete behar du?
Pertsona batek taldearen izenean.
Zer datu behar dira izena emateko?
Izena emango duenaren (bereak bakarrik) izen-abizenak, NA zenbakia, telefonoa, helbide elektronikoa, heldu kopurua, haur kopurua, elikadura behar berezi kopurua haur eta helduetan, elikadura behar bereziak zein diren (Adibidez: 1. Pertsona: Begetarianoa; 2. Pertsona: Alergia fruitu lehorrei; 3. Pertsona: Intolerantzia laktosari…).
Ordainketa nola egin behar da?
Transferentzia bidez. Lekua egokitu bazaizu, uztailaren 23an jasoko duzu posta elektronikoan transferentzia zein kontu korronte zenbakira egin dezakezun iritsiko zaizu.
Nork egin behar du ordainketa?
Izen ematea egin duenak ala kontzeptuan bere izena jarrita.
Nola jakingo dut zenbat ordaindu behar dudan?
Galdetegiak berak kalkulatuko dizu guztira ordaindu beharrekoa. E-posta batean ere jasoko duzu galdetegian erantzun duzuna.
Noiz egin behar da ordainketa?
Uztailaren 24tik 26ra bitartean.
Ordainketaren jakinarazpena jasoko dugu udaletik?
Bai, uztailaren 29an.
Zer egin teknologiekin moldatzen ez banaiz?
Inguruan laguntza eskatu ala kultur etxean lagunduko dizugu bi egun horietan.
Abantailarik izango dut izen ematea egitera kultur etxera banoa?
Ez, formularioa eta prozedura guztiontzat izango da berbera. Kultur etxean ere formularioa beteko dute zurekin batera, eta hurrengo pausoen zain gelditu beharko duzu, hau da, ez duzu aparteko inolako abantailarik izango.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Iñaki Beitiaren heriotzaren 30. urteurrena

2026/07/15
Urretxu eta Zumarraga
2

140 lagun Santa Barbarako Behiaren Festan

2026/07/15
Urretxu eta Zumarraga
3

Urola Eskubaloi Klubaren Eguna ospatu dute

2026/07/12
Urretxu eta Zumarraga
4

AimarZ zumarragarrak BBK Live jaialdian abestu du

2026/07/12
Zumarraga
5

Bi-Tartean elkarteak 'Oporretarako prest?' ekintza egingo du ostiralean

2026/07/14
Urretxu eta Zumarraga
6

Hilaren 24an hasiko dira La Salle-Legazpi ikastetxe pareko zubia botatzeko lanak

2026/07/16
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT