ADIFek La Salle-Legazpi ikastetxearen parean dagoen zubia bota behar du, egoera txarrean dagoelako. Eraiste lanak uztailaren 24an hasiko dira eta 27an amaitu. Lanak gauez egingo dituzte, ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko.
Lanek trafikoan eta aparkalekuetan eragina izango dute. Uztailaren 24ko 16:00etatik uztailaren 27ko 05:00etara debekatuta egongo da aparkatzea Artiz 26tik 22ra eta Artiz 18tik 14ra, autoak bi norabideetan ibiliko direlako. La Salle-Legazpi inguruan ere ezin izango da aparkatu, zubia botatzeko lanak direla eta. Gainera, egun horietan, gauerditik 05:00etara, errepidea itxita egongo da Iparragirre hiribidean (Legazpiko kaleko bidegurutzetik, bota behar duten zubiaren ondoko bidegurutzeraino), zubia botatzeko lanak egin ahal izateko. Bukatzeko, 21:30etik 05:00etara ezin izango da taxi geltokian geldialdia egin, Renferen autobus alternatiboak bertan geldituko direlako.
