Rosa Maiztegi Markuleta zumarragarrak 102 urte bete zituen ostiralean. Hori dela eta, Zumarragako Udalak lore sorta bat helarazi zion herritar guztien izenean.
Markuleta 1924ko abuztuaren 28an jaio zen Bergaran, eta 1952an iritsi zen Zumarragara. Familiak azaldu duenez, oso ondo dago, bai fisikoki, bai buruz, eta energia handia du.
Urtebetetzea familiarekin ospatu zuen, jatetxe batean. Egun horretarako, beti bezain dotore prestatu zen, bere burua zaintzea eta apaintzea asko gustatzen baitzaio.
Hiru seme-alaba, bost biloba eta sei birbiloba ditu.
