Kalebarren 32ko giltzen banaketa ere uztaila amaieran hasiko da
Sutobal enpresa Zumarragako Forjas eremuan etxebizitzak eraikitzen ari da. 32 zenbakidun atariko giltzak uztaila amaieran eta irailean emango dizkie etxebizitzak erosi dituztenei. 34 zenbakidun atariko giltzak, berriz, datorren urte amaieran banatuko ditu. Etxebizitzen aurrean egiten ari diren plazaren zati bat uztaila amaieran irekiko du.
Guztira 100 etxebizitza egingo dira, lau eraikinetan banatuta. Erdian gutxi gorabehera Zumarragako plazaren tamaina izango duen plaza bat egingo dute.
Lehen fasean 46 etxebizitzako eraikina egiten ari dira (Kalebarren 32 eta 34). Eraikinak lokalak, bost solairu eta atikoa ditu. Etxebizitza guztiek terrazak dituzte.

