Bi kuadrillek bakarrik azaldu zuten Urretxuko Euskal Jaiko desfilean karroza egiteko asmoa. Hori dela eta, bilera egin zen gaiaren inguruan hausnartzeko. Bertan, 50 lagun inguruk parte hartu zuten (udal ordezkariak, eragileak eta herritarrak). Guztiek kezka azaldu zuten eta hainbat neurri hartzea adostu zuten. Karroza egiten duten laguntzei diru-laguntza handiagoa emango zaie (1.000 euro), kuadrilla bakoitzak herri bazkarirako 10 txartel jasoko ditu eta sariak hobetuko dira. Egoerak, neurri horiek eta parte hartzeko deiak animatuta, beste sei kuadrillak izena eman dute. Hala, zortzi karroza egingo dira. Izena eman dutenen artean, gehienak beteranoak dira (40 urtetik gorakoak).
